XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugimendu horretan kokatu behar da Antonio Labaienek 1932an sortu zuen Antzerti aldizkaria.

Honen bidez antzerkiarekiko berriak, gaiak, lanak hedatu eta obra berriak argitara eman ziren.

Labaienek sortuak ziren gehienak, baina baziren Andoni Arotzena, Toribio Altzaga eta beste hainbaten lan aipagarriak ere.

Gerra ondoko antzerkia

- Gerrak eten luzea suposatu zuen antzerki arloan, besteetan bezala.

Hego Ameriketan eta Europan sakabanaturik, obra klasikoak itzultzeari ekin zioten gure idazleek, garaiko aldizkarietan argitaratzen zirelarik mendearen erdi aldera.

- Atzerrian ontzen ziren lanez kanpo, Euskal Herrian ere zuzpertuz zihoan antzerki giroa.

Bi aldizkari gertatu ziren mugimendu berri honen ardatz garrantzizko: Egan eta Gure Herria.

1950-1951n hasi ziren obra itzuliak nahiz euskal antzerkigileen originalak argitaratzen.

Bost izen nagusi aipatuko ditugu askoren artean: Antonio Labaien, Telesforo Monzon, Agustin Zubikarai, Jon Etxaide eta Piarres Larzabal.

Orohar, lehenagoko teatroaren jarraitzaile dira.

AGUSTIN ZUBIKARAI

Ondarroan jaioa 1914ean, antzerki lan askoren egile da.

Hona zenbait: Kresaletan (1964) T. Agirreren Kresala elaberrian oinarritua, Gizon on eta andre erre (1967), Lurrunpean (1968), Errekonduan (1969), Mendu zarrak (1969), Mendi ta itxaso (1983).

PIARRES LARZABAL

Sokoako apeza 1915ean, antzerkigilerik oparo eta trebeenetakoa dugu Piarres Larzabal eta Iparraldeko teatroaren ordezkari bikainenetakoa.

Ezin konta ahal obraren sortzaile, hona zenbait: Bordaxuri (1962), galeretan hil zen bertsolariaren bizitzaz; Hiru ziren (1962), emigrazioaz; Herriko bozak (1962), hauteskundeez; Urriki Latza edo Senperen gertatua(1964); Orreaga pastorala (1964); Matalas (1968), bere lanik garrantzitsuena, XVII. mendeko apaiz zuberotar baten borrokak kontatzen dituena, frantses zentralismoaren aurka.

Azkenik, Lartaun (1972).

Piarres Xarrittonek dioenez, herri mailako jendearen sentimenduak, kezkak eta gogoetak biziki isladatzen dituen teatroa dugu Larzabalena.

Formaz teatro frantses klasikoari jarraitzen bazaio ere, badu teknika aldetik zinemaren eraginik.

Teatro berria

60ko hamarkadan, ikusia dugunez, beste arloetan badira aurreko literaturgintzarekiko haustura eta berrikuntza nabarmenak ekarri zituzten autoreak.